Poema bat da herri hau - ce pays est un poeme

Poema bat da herri hau - ce pays est un poeme.

Editorial:
ELKARLANEAN
Año de edición:
Materia
Poesia
ISBN:
978-84-9027-896-3
Páginas:
100
Colección:
ONDAREA
19,00 €
incluido
Pedido a proveedor

'A beltz, E zuri, I gorri, U musker, O more:

Esanen dut inoiz zuen sortze izkutua...'



Ezagunak dira Arthur Rimbaud handiaren hitz horiek. 'Voyelles' poema irekitzen dute. Hizki eta kolorez osatu bidai baten karietara, Ardennes eskualdeko erraldoiaren irudi-tximistak irekitzen du hemen ere Euskal Herrian gaindi abiatzeko ildo berezi bat. Séverine Dabadie argazkilariak hautatu duena da, irakurlea Euskal Herrian zeharreko ibilaldi rinbaldiar batera gonbidatzeko.



Eratorri poetikoaren haritik, Itxaro Borda idazleak bere ?haizezko zapata-zolak? jantzi ditu xendra iniziatiko horretan barna jarraitzeko. Biek nahiko lituzkete irakurleak liburu honen eta Euskal Herriaren bihotzeraino eraman, poema sinbolista batean sartzen den bezala, pirta-pirtaka. Irudimenari lekua eginez, hizkiak eta koloreak ?zentzumen guztien nahasketa luze? batean ezkontzen dira, begiramen intimo, non ez den intimista, batera iristeko, funtsezkoa, argi eta ikuskari bihurtzeko moduan.



Beltzak, zuriak, gorriak, berdeak eta urdinak dira Rimbaud-en hizkiak. Séverine Dabadieren argazkiek kolore horiek segitzen dituzte beraien hizkuntza kromatikoaren arabera eta Itxaro Borda testuek, hitzetik hitzera, 'Ontzi hordiaren' pare, Euskal Herria eta bertako bazterrak ikusgarri egiten dizkigute.

Otros libros del autor

  • Euri zitalari esker
    Titulo del libro
    Euri zitalari esker
    Borda, Itxaro
    9788417051686
    SUSA
    Pedido a proveedor

    22,00 €

  • Boga boga
    Titulo del libro
    Boga boga
    Borda, Itxaro
    9788492468393
    SUSA
    Pedido a proveedor

    18,00 €

  • Zure hatzaren ez galtzeko
    Titulo del libro
    Zure hatzaren ez galtzeko
    Borda, Itxaro
    9788490273074
    ELKARLANEAN
    Pedido a proveedor

    15,00 €